Onii VIP http://0nii-macarroni.nireblog.com Mon, 17 Nov 2008 05:20:00 +0100 Onii VIP http://files.nireblog.com/blogs/0nii-macarroni/gravatar.gif http://0nii-macarroni.nireblog.com http://nireblog.com Gotzon Garate http://0nii-macarroni.nireblog.com/post/2008/06/12/gotzon-garate http://0nii-macarroni.nireblog.com/post/2008/06/12/gotzon-garate Gotzon Garate (Elgoibar, Gipuzkoa, 1934ko irailaren 1a - ) euskal idazle eta filologoa.

Madrilgo Universidad Complutensen Filosofian doktoratu zen, Innsbruck-eko Unibertsitatean Teologian lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean Filologia Erromanikoan lizentziatu zen eta Friburgeko Unibertsitatean Marxismoan espezializatu zen.

1978an Euskal Filologiaren ikasketak abian ipini zituen Deustuko Unibertsitatean.

2004an argitaratu zuen BBKren laguntzaz "Atsotitzak" lan mardula, euskara, gaztelania, ingeles eta latinezko atsotitzak edo errefrauak biltzen dituena. 1967an ekin zion baserriz baserri bilketa lanari.

2005ean Durangoko Azokan jaso zuen "Argizaiola" saria, bere lan kulturalaren omenez.

Comments

]]>
Thu, 12 Jun 2008 13:23:50 +0100
Bernat Etxepare http://0nii-macarroni.nireblog.com/post/2008/06/12/bernat-etxepare http://0nii-macarroni.nireblog.com/post/2008/06/12/bernat-etxepare Bernart (Bernat edo Beñat) Etxepare (Sarasketa, 1480) euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea zen.

Nafarroa Behereko Garaziko eskualdekoa zen. Sarasketan jaio zela uste da, XV. mendearen azken hamarkadetan (1480an ), eta bere bizimodurik gehiena ere Garazi aldean igaro zuen, Eiheralarreko erretore eta Donibane Garaziko bikario izan baitzen.

Nafarroako erreinuan 1512tik aurrera izan ziren gerrak eta istiluak gertutik bizitzea egokitu zitzaion: poema batean aitortzen duenez, espetxean ere egon zen. Atxilotzearen arrazoiak ez daude oso garbi: batzuen iritziz, garai hartako gatazkan Gaztelako erregearen alde jokatu izana leporatuko zioten; beste batzuek, ordea, arrazoi politikoak bainoago, moralak izango zirela uste dute.

Hala ere, Etxeparek ozenki aldarrikatu zuen bere errugabetasuna. Harez gero, bere poema liburua idatzi zuenean, argitaratu zioten. Sasoi hartarako ez zen gutxi, euskarazko lehenbizikoa zela kontuan izanik. Bordelen plazaratu zen 1545ean liburua, Linguae vasconum primitiae izenburuarekin. Tituluan bertan, hitzaurrean eta amaierako poemetan agerian uzten du Etxeparek lehen euskal idazlea dela. Euskarari "kanpora, plazara dantzara" irteteko agintzen dio, eta euskaldunek ere bide berriak urra ditzatela nahi du, moldiztegiaren bitartez, euren burua erakutsiz.

Amaierako kontrapasaren hasierak honela dio:

Heuscara ialgui adi campora
Garacico herria
Benedica dadila
Heuscarari eman dio
Behar duyen thornuya.
Heuscara
Ialgui adi plaçara
Berce gendec vste çuten
Ecin scriba çayteyen
Oray dute phorogatu
Enganatu cirela.
Heuscara
Ialgui adi mundura

Comments

]]>
Thu, 12 Jun 2008 13:13:02 +0100
Morfosintaxia http://0nii-macarroni.nireblog.com/post/2008/06/03/morfosintaxia http://0nii-macarroni.nireblog.com/post/2008/06/03/morfosintaxia Erlatibozkoak 

·Erosten ez duten pertsonek ez dute janiririk izango.

·Mendira ez doazen lagunek ez daiteke zer galtzen duten.

Moduzkoak

·Ondoezik nagoenez ez noa ikastetxera.

·Langilea denez dena gaintuko du.

·Ez duenez lanik egiten ez du lanik izango.

·Bihar bere urtebetetzea denez,ospatu aginen dugu.

Kausalak : ELAKO                           (Porque)

                  ZEREN.......BAT

                  ZEREN........                    -EN

ZEHAR GALDERAK

·Zer esa du?

Zer esan duen galdetu du.

·Zer ekarri du?

·Zer ekarri duen galdetu du.

·Nor dator?

·Nor adtorren galdetu du.

·Zer esa diozu?

Comments

]]>
Tue, 03 Jun 2008 11:56:16 +0100
Edurardo Chillida http://0nii-macarroni.nireblog.com/post/2008/06/03/edurardo-chillida http://0nii-macarroni.nireblog.com/post/2008/06/03/edurardo-chillida Eduardo Chillida Juantegi (Donostia, Gipuzkoa, 1924ko urtarrilaren 10a - 2002ko abuztuaren 19a) euskal eskultore famatuenetakoa bat izan zen.

Hasiera batean, Real Sociedaden atezain aritu zen baina lesio baten ondorioz utzi egin behar izan zuen futbola, geroago artearen munduan murgiltzeko.

Haren lanik ezagunenetariko bat Donostian dagoen "Haizearen Orrazia" da. Chillidaren lana ere badira Kutxa, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Udako Euskal Unibertsitatearen logotipoak, besteak beste.

2000. urtean, Hernanin, Chillida-Leku museoa eraiki zuen.

Fuerteventura uharte kanariarrean Tindaya mendian proiektaturiko lan eztabaidatsu eta erraldoia egin gabe gelditu zen artista gipuzkoarra hiltzean, Alzheimerrak jota, azken urteak Igeldon familiak zuen etxean bizi zela.

"Gizakiak nonbaitekoak garela uste duen horietakoa naiz ni, eta gainera, garrantzi handikoa da hori niretzat. Ideala litzateke leku batekoak izatea, sustraiak leku jakin batean izatea, baina gure besoak mundu osora iristea, edozein kulturatako ideiak baliagarriak izatea. Leku guztiak dira perfektuak, bertara egokituta egonez gero, eta nik, hemen, Euskal Herrian, nire lekuan nagoela sentitzen dut, lurrari egokituta dagoen zuhaitzaren antzera, bere eremuan baina besoak mundura zabalik. Gizon baten lana egiten ahalegintzen ari naiz, nire lana, ni neu naizelako, eta hemengoa naizenez, obra honek kolore bereziak izango ditu, eta argia beltza, halakoa baita gurea." Eduardo Chillida.

Comments

]]>
Tue, 03 Jun 2008 11:38:29 +0100
Izurri Berria http://0nii-macarroni.nireblog.com/post/2008/06/03/izurri-berria http://0nii-macarroni.nireblog.com/post/2008/06/03/izurri-berria ·Bi neska hilda agertu dira oso denbora gutxian , droga tarteko dela.
Neska bat txikia zen eta ez zen polita.
Haitz Zumeta detektibea hilketa horiek argitzen saiatuko da,
eta laster jabetuko da jende ahaltsua eta negozio handiak daudela
 heriotza horien atzean.
 
 

Comments

]]>
Tue, 03 Jun 2008 11:23:54 +0100
Nobela Beltza http://0nii-macarroni.nireblog.com/post/2008/06/02/nobela-beltza http://0nii-macarroni.nireblog.com/post/2008/06/02/nobela-beltza Oraintxe bertan aditzera emango dizkizuet detektibe eleberriaren eta eleberri beltzaren arteko desberdintasunak:

Detektibe eleberria

·Detektibeak gizaki bitxiak dira,
arrazionalak,zalentasun finak
dituztenak.

·Krimena burutsua eta sofistikatua
da.

·Pertsonaiak goi-mailakoak dira,
eta kokaguneak ed giroak,kuxuzkoak.

· Pertsonaien hizkera jasoa da.

Eleberri Beltza

·Detektibeak tipo gogorrak dira,
arazos beteak,legea hausteko gai.

·Krimena basaia izan ohi da.

·Pertsonaiak negozio ez-zilegietan
ibiltzen dira:giroa gogorra eta
zikina da.

·Pertsonaiaen hizkera kalekoa da.

Comments

]]>
Mon, 02 Jun 2008 11:45:11 +0100
ONGI ETORRI NIRE BLOG-ERA http://0nii-macarroni.nireblog.com/post/2008/06/02/ongi-etorri-nire-blog-era http://0nii-macarroni.nireblog.com/post/2008/06/02/ongi-etorri-nire-blog-era 1209492095_f.jpg

Kaixo eta ongi etorri nire blogera!!

·Ni Onintze deitzen naiz eta 14 urte ditut , azaroan 2an 15 urte egingo ditut.IES Zorrotza instituoan nago ikasten 3ºB mailan.Blog hau egin dut euskara klasean lana egiteko.Hemen berriak eta lanak igoko ditut,ze o zer nahi baduzu behean komentatu.

Comments

]]>
Mon, 02 Jun 2008 11:33:34 +0100